Taula periodikoan elementu kimiko ezagun guztiak daude adierazita, baina denak ez daude kantitate berean leku guztietan. Batzuk oso ugariak dira lurrazalean baina oso urriak bizidunengan; beste zenbait ez daude naturan eta laborategian soilik lor daitezke.
Unibertsoko elementu kimiko ugarienak: H, He, O, C, Fe, Ne, N, Mg, Si
Lurrazaleko elementurik ugarienak: O, Si, Al, Fe, Ca, Na, K, Mg, H
Izaki biziduenengan ugarienak diren elementuak: O, C, H, N, Ca, P, S, K, Cl
Lurrazaleko elementurik ugarienak: O, Si, Al, Fe, Ca, Na, K, Mg, H
Izaki biziduenengan ugarienak diren elementuak: O, C, H, N, Ca, P, S, K, Cl
Zenbait elementu ezinbestekoak dira izaki bizidunentzat eta izaki bizidunek elementu horiek zer proportziotan dituzten kontuan hartuz honela sailkatzen dira:
- Bioelementuak izaki bizidunak osatzen dituzten elementu kimikoak dira (%99-a baino gehiago) eta hauek dira: C, H, O eta N (lehen mailako bioelementuak, ezinbestekoak biomolekula organikoak osatzeko); Ca, P, Mg, S, Na, K eta Cl (bigarren mailako bioelementuak, ezinbestekoak zenbait organismo bizi ahal izateko).
- Oligoelementuak ere ezinbestekoak dira izaki bizidunentzat, nahiz eta proportzio txikiagoan izan (%0,1 gutxi gorabehera), esaterako, Fe, Zn, Mn, F, I, Cu eta Co.
Elementu horietako baten gabeziak arazoak eragin ditzake osasunean. Horregatik, oso garrantzitsua da elementu horiek dietan proportzio egokian hartzea. Kantitate horri EGK (Egunean Gomendatutako Kantitatea) deritzo eta hauxe adierazten du: dietaren bidez egunean pertsona batek mantenugai baten zer kantitate hartu behar duen batez beste osasun ona izan dezan.
Bigarren Hezkuntzako 3. mailako B-taldeko ikasleek bioelementu eta oligoelementuei buruzko informazioa bilatu dute Fisika eta Kimikan planteaturiko proiektu baten barruan: elementu bakoitzaren funtzioa gizakiengan, bere gabeziak eta gehikeriak sortzen dituen gaixotasunak, zein elikagaietan aurkitu daiteke eta EGK. Lortutako informazioarekin argazkietan ikusten diren posterrak egin dituzte eta pasabidean jarri ditugu Bigarren Hezkuntzako ikasle guztiek kontsulta ditzaten.

Orain galdetegia betetzea falta zaigu eta GOGORATU zenbait elementu kimiko uste duguna baino eragin handiagoa dute gure osasunean eta, ondorioz, gure elikadura egokia izan behar da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina