2016(e)ko abuztuaren 30(a)

DNA katearen egitura: Watson eta Crick

James Watson eta Francis Crick zientzilariek, 23 eta 36 urte zituztenean, hurrenez hurrez, Medikuntza eta Fisiologia Nobel Saria irabazi zuten 1962an "azido nukleikoen egitura molekularrari buruzko aurkikuntzengatik eta azido horiek informazio-transferentzian duten garrantziagatik".

Watson y Crick junto a uno de sus modelos de la molécula del ADN 
en el Laboratorio Cavendish de Cambridge en 1953 / University of Cambridge


Informazio gehiago:
¿Sabías que Watson y Crick descubrieron que el ADN tiene forma de doble hélice?
Estructura del ADN: el modelo de Watson y Crick


2016(e)ko abuztuaren 24(a)

Lurra Nazioarteko Espazio Estaziotik

2014ko apirilaren 30ean High Definition Earth Viewing (HDEV) esperimentua aktibatu zen Nazioarteko Espazio Estazioan (ISS). Esperimentu hau Europako Espazio Agentziaren (ESA) Columbus izeneko moduluaren kanpokaldean instalaturik dago eta Lurrera zuzenduta dauden definizio altuko zenbait bideo kameraz osaturik dago. Bideo kamera hauek presurizatuta eta tenperatura kontrolatua duen leku batean sartuta daude. Esperimentua aurrera doan bitartean, kamera desberdinen ikuspegiak ikusiko ditugu segidan; kamera baten eta beste baten artean, grisa eta gero beltza kolore beltza agertuko da. Esperimentu honi buruzko gehiago jakiteko sartu hemen.

Nazioarteko Espazio Estazioa non dagoen eta zer ikusten duen ZUZENEAN:

Gateway to Astronaut Photography of Earth
http://eol.jsc.nasa.gov/HDEV/
http://eol.jsc.nasa.gov/HDEV/

2016(e)ko abuztuaren 15(a)

Grace Murray Hopper

Grace Murray Hopper (New York, 1906 - Arlington, Virginia, 1992) matematikaria eta militarra izan zen. Lagunen artean Amazing Grace izena zuen.

Txikitatik erakutsi zuen matematikarekiko interesa eta bere aitonak eta aitak hasieratik bultzatu zuten ikasketetan aurrera egitera, unibertsitate ikasketak egitera iritsi arte. Gainera, asko gustatzen zitzaizkion gailu mekanikoak. Emakumeentzako hainbat eskola pribatuetan ikasi zuen eta 1928an ohoreekin matematika eta fisikan graduatu zen. Ondoren, matematiketako master bat egiteko beka bat eskuratu zuen eta doktoretza egiten zuen bitartean,  Vassar College eskolako (graduatu zen eskolako) matematika departamentuko laguntzaile gisa eskaini zioten lanpostua.

1943an, Bigarren Mundu Gerran, armadan parte hartzea erabaki zuen. Baimen berezi baten premia izan zuen horretarako. Teniente maila lortu zuen eta Harvardera bidali zuten Mark I konputazioko proiektuan lan egiteko. Mark I makinarako hainbat aplikazio garatu zituen; aseguru enpresa batek erabiltzen zuen makina hau garai hartan. Gerratearen amaieran, armadatik gaitzetsia izan zen, onartutako adinetik pasa baitzen, eta Harvard-en jarraitu zuen ikerlari lanetan.

Hopper eta UNiVAC I
1949an Eckert-Mauchly Corporation-en hasi zen lanean; momentu horretan BINAC eta UNIVAC I makinak garatzen ari ziren. Gracek han egin zituen programazio modernoarentzat ekarpen gehienak. 1952an historiako lehen konpiladorea egin zuen eta 1957an ingelesezko komandoak prozesatzen zituen lehen konpilatzailea (FLOW-MATIC). COBOL programaren diseinu taldearen kide izan zen eta FLOW-MATIC COBOL diseinatzeko urrats garrantzitsua izan zenez, Hooper lengoaia honen sortzailetzat hartzen da.



Armadako erreserban iraun zuen 1966 arte; erretiratu behar izan zuten, berriro ere adinez nagusiegia baitzen. Halere, urte bete beranduago armadak deitu zion, bertan erabiltzen zituzten goi mailako lengoaien estandarizazio bat egiteko. Beste 19 urte eman zituen armadan. 1973an kapitain izendatu zuten eta 1983an kontralamirante. 1986an guztiz utzi zuen armada eta Digital Equipment Corporation-eko aholkulari izatera pasa zen, foroetan parte hartuz, urtean 200 hitzaldi baino gehiago emanez eta hezkuntza programetan parte hartuz 1990 arte. Urte honetan bertan guztiz utzi zion lan egiteari.

Bere bizitzan zehar sari ugari jaso zituen, besteak beste: 40 doktoretza Honoris Causa, Teknologiaren domina nazionala, Wilbur Lucius Cross domina...





2016(e)ko abuztuaren 14(a)

Plasma-egoera

Solido, likido eta gas egoerez gain, materia beste egoera batean egon daiteke: plasma-egoera.

Plasman partikulek karga elektrikoa dute eta oso bizkor higitzen dira, gas bat balira bezala. Egoera horretan dago materia izarretan; izan ere, izarretan milioika gradu zentigradukua da tenperatura eta gasak izugarrizko abiaduran higitzen dira.


Bideo gehiago NASA Goddard

 

2016(e)ko abuztuaren 11(a)

Perseidak 2016

Perseiden izar-euria urtero gertatzen den fenomenoa da. Perseidak "San Lorentzoren malkoak" izenarekin ezagutzen dira ere, fenomeno hau San Lorentzo egunaren (abuztuak 10) inguruan izaten delako.

Uztailaren 17tik abuztuaren 24 arte irauten du Perseiden ozar-izarrak. Baina ozar-izar guztiek maximo bat izaten dute eta aurtengoan Perseiden maximoa abuztuaren 12an eguerdian izango da, beraz ezingo dugu ikusi, egunez izango baita. Baina ordu batzuk lehenago eta ordu batzuk beranduago izar uxo kopurua beste egunetan baino handiagoa izaten da oraindik, beraz maximoaren inguruko gaueko orduak aprobetxatu ditzakegu: abuztuaren 11tik 12rako gauean goizaldean, eta 12tik 13rako gauaren hasieran izango dugu izar uxo gehien ikusteko aukera.
Informazio gehiago ordizia.eus/ingurumena/1785-abuztuaren-11n-eta-12an-perseida-gaua-oiangun


Meteoritoak 1.862. urtean aurkitutako Swift-Tuttle kometak espaziora bota zituen hauts eta hondakin solidoak dira. Kometa honek 133 urteko ziklo oso handian. Hortaz, 2.126 urtera arte ez da itzuliko, baina kometa urruti badabil ere bere lorratzean utzi dituen partikulak, izotzez eta arrokas osatuak batik bat, nahikoa dira meteoro-euria eragiteko.

2016(e)ko abuztuaren 4(a)

Alfabeto grekoa zientziatan

Greziarrek historiako lehendabiziko alfabeto osoa sortu zuten, K. a. IX. mendean feniziar alfabeto silabikoa garatuz. Alfabeto honek 24 letra ditu, bokal eta kontsonante bakoitzak ikur ezberdina duelarik.


Gaur egun oraindik erabiltzen da, egungo grezierarako edota zientzietarako, esatebaterako, matematikan poligono baten angeluak identifikatzeko, fisikan magnitude angeluarrak eta erradiazio mota desberdinak adierazteko, astronomian konstelazio baten izarren posizioa adierazteko argitasunarekiko edo biologian proteobakterien sailkapena egiteko.