2016(e)ko irailaren 29(a)

Fluido ez newtondarrak

Bigarren Hezkuntzako hirugarren mailako ikasle batek beste esperimentu bat egin du bere etxean. Oraingoan fluido ez newtondarren propietate nagusia erakusten duen bideoa grabatu du.

 
Maizena fluido ez newtondarra da uretan disolbatzen denean

Fluido newtondar baten biskositatea konstantea dela esan daiteke, tenperatura zehatz batean. Aplikaturiko ebakidura tentsioaren eta lorturiko deformazioaren arteko erlazioa lineala da. Uraren biskositatea, adibidez, oso txikia da eta ez da aplikaturiko indarrarekin aldatzen. Honelakoak dira ere aire, gasolina eta ardoa, presio eta tenperatura baldintza normaletan.

Fluido ez newtondar baten biskositatea ez da konstantea. Tenperaturaren eta aplikaturiko ebakidura tentsioaren arabera aldatzen da. Ondorioz, aplikaturiko tentsioa handia denean solido gisa jokatzen du eta tentsioa txikitzean likido gisa. Honelakoak dira, adibidez, pegamentoa, hortzetako pasta eta odola.

Azken hauek ez dute Isaac Newton-en legea betetzen. Newton zioen fluido bati aplikaturiko esfortzuaren eta fluidoaren erantzunaren artean erlazio lineala zela. Baina urte batzu geroago, jokaera ez-newtondarra zuten substantziak aurkitu zituzten zientzilariek.
Fluido ez newtondarrak ez dute linealtasuna erakusten biskositatea eta zizaila esfortzuaren arten Newton-en legeak dioenez, beraz, fluido ez newtondarrak dira.



Bideo gehiago:


 

2016(e)ko irailaren 27(a)

Alkimia, magia edo zientzia

Alkimia Kimikaren aintzidaria da. Orain dela 2000 urte, alkimista izeneko pertsona taldea urrea fabrikatzen saiatu ziren. Berrogeitabost minutuko iraupena duen dokumental honek alkimiaren kontzeptua eta jatorria azaltzen du, perfekzioa, jainkozko jakinduria eta hilezkortasunaren sekretua lotzeko artea.


Alkimistek lau sekretu nagusi zituzten:
  1. Hilezkotarsunaren sekretua bilatu. Ia magikoa izan litekeen edabe magiko baten bilaketa, edabea edaten zuena hilezkorra bihurtuz.
  2. Bizitza sortu.
  3. Metalak urre bihurtu filosofoen arriaren laguntzaz (alkimisten ustetan arri honek urre bihurtu zezakeen edozein metal).
  4. Bere gizatasuna ulertu edo plan espiritual berria aurkitu. Hau da filosofoen harria aurkitzeko modu bakarra.

Alkimista ezagunak izan ziren:

2016(e)ko irailaren 20(a)

Olio esfera

Beti pentsatzen dugu likidoek "berezko" formarik ez dutela, baina ez da horrela. Likido guztien forma naturala esfera batekoa da. Gehienetan grabitateak galarazten du eta isuritako ontziaren forma hartzea eragiten du, baina dentsitate berdineko beste likido baten barruan aurkitzen direnean, Arkimedesen Printzipioaren arabera, likidoek pisua "galtzen dute" eta orduan "berezko" forma naturala hartzen dute.

Hurrendo bideoan, olioak forma esferikoa nola hartzen duen ikusten da. Hirugarren DBHko ikasle batek bere etxean egindako esperimentua da.


Dentsitate desberdineko hiru likido nahastean, likido bakoitza bere dentsitatearen arabera kokatzen da: olioa uretan flotatzen du baina alkoholean hondatzen da. Olioaren dentsitate bera duen ura eta alkohola nahastea prestatu daiteke, olioa olioa nahaste barruan orekan egon dadin. Hau gertatzen da, pisua eta bultzada berdintzen direlako.



2016(e)ko irailaren 15(a)

Ozono geruza

Ozono-geruza estratosferan dago eta atmosferan ohi baino ozono-kontzentrazio handiagoa du. Hiru atomo oxigenoz osatutako molekula da (O3); gizakientzat kaltegarria da arnastu ezkero, baina atmosferako goiko geruzetan mesedegarria da planetako bizidunentzat.

Bere eginkizun nagusia Lurra Eguzkitik datozen erradiazio ultramoreetatik babestea du; erradiazio ultramoreak kalte larriak eragin diezazkiguke larruazalean, okerrenean larruazaleko minbizia. Eguzki-izpiak, ozono molekulekin talka egitean, ez dira Lurrera iristen.

Azken hamarkadetan zientzialariak konturatu dira ozono-geruza gero eta meheagoa dela; hau da, ozono-kontzentrazioa gero eta baxuagoa dela. Hori dela-eta, handitu egin da lurrera iristen diren erradiazio ultramoreen kopurua.


Zientzialariek aztertu zuten zein zen ozono-kontzentrazioa hain nabarmenki jaistearen arrazoia eta erantzule nagusiak CFC (klorofluorokarbonatu) konposatuak eta abioi supersonikoak zirela ondorioztatu zuten. CFC-ak gizakiak sortutako konposatuak dira eta esprai, hozkailu eta aire girotuko instalazioetan erabiltzen dira, gehienbat. 1987an, nazioarteko itun bat sinatzea lortu zen, naziorik aurreratuenek 2000 urtetik aurrera produktu horien ekoizpena eten zezaten. CFC konposatuek iraupen luzea dutenez, urteak beharko dira neurri horien emaitzak ikusteko.

Ozono geruza beharrezkoa da

Ozono geruzarik gabe


Badirudi gauzak hobetuz doazela


2016(e)ko irailaren 12(a)

Stephanie Kwolek

Stephanie Kwolek (New Kensington, 1923 - Wilmington, 2014) kimikari poloniar-estatubatuarra izan zen eta Kevlar izeneko zuntza asmatu zuen.

Haur zenean, trebetasunak erakutsi zituen natura zientzietan eta, diseinugilea izan zitekeela pentsatu arren, zientzia eta matematika klaseak gogokoak zituen. Beraz, bere ikasketak zientziaren inguruan egin zituen.

1946an kimikan graduatu zen eta berehala DuPont enpresarentzat lan egiten hasi zen. Stephanie tenperatura baxuko polimeroekin lan egiten zuen, disolbatzerakoan zuntz mehetan bihurtzen zirenak. 1965ean Kevlar edo poliparafenileno tereftalamida izeneko poliamida sintetizatu zuen, 1971an patentea jaso zuen eta 1972. urtetik aurrera merkaturatu egin zuen zuntz hau.


Kevlar-a erresistentzia handiko zuntza da, urre kolorekoa eta altzairua baino bost aldiz indartsuagoa. Kable, arropa erresistente (babeserako) eta balen aurkako txalekoen fabrikazioan erabiltzen da.

 

2016(e)ko irailaren 5(a)

Lehen Hezkuntzako haur batek baino Zientzia gehiago dakizu?

Bideo honetako fisikariak gure ezagutzak probatu nahi ditu hurrengo galderak eginez:
  1. Zer tenperaturatara dago Lurreko gunea?
  2. Zer da Pangea?
  3. Zein da gizakiaren jatorria?
  4. Eguzkiak Lurraren inguruan biratzen du?
  5. Dinosaurioen desagertzea gizakiak eragin zuen?
  6. Zer sendatzen dute antibiotikoek?