2013(e)ko irailaren 24(a)

#KulturaZientifikoa Zabaltzen

Irailaren 25ean, goizeko 9:00tik gaueko 24:00 bitartean, Elhuyar anaiek wolframioa isolatu zutenetik 230 urte betetzen direla, sare sozialetan Kultura Zientifikoa zabaltzeko ekimena burutuko da. Euskal tuitelari talde batek bultzatutako ekimen honetan, UPV/EHUko Kultura Zientifiko Katedra, Elhuyar Fundazioa, UEU, Iruñeako Planetarioa eta beste askoren partehartzearekin, #KulturaZientifikoa traola erabilita, Kultura Zientifikoarekin zerikusia duten txioak zabalduko dira Twitter-en bidez. Txio hauetan, gaiari lotutako estekak, argazkiak, bideoak etab. zabalduko dira (adibideak ikusteko, sakatu hemen):
http://kimikakuantikoa.blogspot.com.es/2013/09/kultura-zientifikoa-twitter-en-ii.html