2016(e)ko uztailaren 21(a)

Good Chemistry

Bideo honek lotura kimikoen oinarrizko kontzeptuak azaltzen ditu neska eta mutil baten arteko amodio istorioaren bidez. Kartoia erabili dute animazio eszenak sortzeko. Bideoaren abestiaren letrak ere garrantzia dauka, beraz adi egon!!


2016(e)ko uztailaren 6(a)

Marie Curie, erradiologiaren aintzindari

Maria Skłodowska-Curie  zientzilaria Varsovia-n (Polonia) jaio zen 1867ko azaroaren 7an eta Passy-n (Frantzia) hil zen 1934ko uztailaren 4an.

Bere gurasoak irakasleak ziren: aita matematika eta fisika irakaslea, eta ama musika-irakaslea. Ama tuberkulosia zela eta hil zen zientzialariak hamaika urte zituen. Hamabost urterekin graduatu zen baina ezin izan zuen unibertsitatera joan emakumeentzat debekatuta zegoelako, baina eskola klandestinoetara joaten zen. 1891an Parisera joan zen eta Sorbonan kimika eta fisika ikasi zuen. Ikasle bikaina zen, ordu asko ematen zituen ikasten. 1893an fisikan lizentziatu zen (bere ikasgelako hoberena) eta 1894an matematikan. Urte horretan bere senarra izango zena, Pierre Curie, ezagutu zuen.

1895ean X izpiak asmatu ziren eta 1896an erradioaktibitate naturala. Zientzialariaren doktore-tesia azken gai honetan zentratuko da.

Erradiologia arloan aitzindaria izan zen; material erradioaktiboak ikertu zituen. Marie Curie eta bere senarrak material erradioaktiboak ikertu zituzten, uranioa batez ere, pechblenda edo uraninita forman. Urteetan zehar, pechblenda lantzen jarraitu zuten eta beste bi elementu isolatu zituzten, polonioa (1898) eta radioa. 1902an aurkikuntza berri hau erakutsi zuten eta une horretatik aurrera haien ospea handitu baino ez zuen egin. Marie eta Pierrek atseginez aurkeztu zuten aurkikuntza berria patenterik gabe.

1903an Pierre Curie, Henri Becquerel eta Marie Curiek Fisikako Nobel saria jaso zuten elementu erradioaktiboekin egindako ikerketa zientifikoei esker. Marie lehenengo emakumea izan zen sari hau lortzen eta hamabost mila dolar jaso zituen baita ere. Hilabete batzuk geroago Marieren senarrak katedra bat lortu zuen Sorbonako unibertsitatean klaseak emateko. 1906an Pierre hil egiten da eta Mariek bere lekua beteko du Sorbonako unibertsitatean. Unibertsitateko lehenengo emakume irakaslea izan zen.

1911an Kimikako Nobel saria jaso zuen radio eta polonioren aurkikuntzari eta radioaren bakartzeari esker. Orain ere ez zuen radioaren bakartzea patentatu zientzialari guztiek aztertzeko. Marie Curie bi Nobel Sari ezberdin lortzen lehenengo pertsona izan zen. Hemendik aurrera, radio elementuarekin egin zuen lan bere izena zuen laborategi batean. Paris eta Varsoviako Curie Institutuak eratu zituen.

1903an Fisikako Nobel Saria eman zioten erradioaktibitatea ikertzeagatik eta 
1911n Kimikako Nobel sario jaso zuen radio metalikoa isolatzeagatik

1934an hil zen leuzemia dela eta, segur aski urtetan zehar erradioaktibitatearekin lan egiteagatik.