Elementuen taula periodikoa edo sistema periodikoa, elementu kimikoak oro har zenbaki atomikoaren arabera (txikienetik handienera) ordenatzen dituen diagrama da. Elementuak 18 zutabetan eta 7 errenkadatan antolatuta daude; errenkadei periodo deritze eta zutabeei talde.
Taldeak s, p, d edo f bloketan sailkatzen dira, talde bereko elementuek, salbuespenak ezik, antzeko propietateak dituztelarik. Periodoetan elementuen propietateak aldatuz
doaz, portaera metalikotik ez-metalikoraino, gas noble batean bukatuz.
Metalen eta ez-metalen arteko mugaren inguruan dauden
elementuek tarteko propietateak dituzte, eta, beraz, erdimetalak edo
metaloideak esaten zaie.
Baina, zergatik esaten zaio taula periodikoa elementu kimikoak ordenatzeko erabiltzen den taulari?
Elementu kimikoak ordenatzeko erabiltzen dugun taulari, taula periodikoa edo sistema periodikoa esaten zaio, elementuek dituzten ezaugarriak edo propietateak periodikoki errepikatzen direlako. Periodo oso baten ondoren (kutxatila kopuru zehatza), elementuak lerro berri batean kokatzen dira, zutabeak agertuz. Zutabe hauetan antzeko propietateak dituzten elementuak kokatzen dira, bata bestearen azpian, taldeak osatuz.
Royal Society of Chemistryren web gunean taula periodiko interaktibo
interesgarria aurkitu dezakegu elementuen informazioa osoarekin:
ezaugarriak, historia, erabilera, elementuen inguruko bideoak... Aplikazioa deskargatzeko aukera ere dago.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina