Keith Enevoldsen fisikari estatubatuarrak taula periodiko interaktiboa garatu du, taula periodikoa gazteei hurbiltzeko asmoarekin.
Taula honek 118 elementu kimiko zer diren eta zertarako erabiltzen diren azaltzen du. Elementuaren sinboloa eta zenbaki atomikoaz gain, "kutxa" bakoitzak elementu bakoitzaren propietate fisikoak deskribatzen ditu eta gizakiek zertarako erabiltzen ditugun edo gertakari naturalak.
Edozein elementu aukeratzean, zenbait baliabide agertzen dira. Baliabide hauen bitartez, ikasleek elementu kimiko hauek parte hartzen duten prozesuak hobetu ulertuko dituzte. Elementuaren sinboloa eta eguneroko objektu bat erlazionatzen duen irudia erakusten da. Titanioa, adibidez, aireontziak egiteko erabili daiteke.
Dohanik kontsultatu daiteke Internet bidez eta PDF artxibo moduan deskargatu inolako kosturik gabe. Datuak deskargatzeko beste aukera batzu daude web orrian.
Informazio iturria:
Una tabla periódica interactiva para los más pequeños
Informazio gehiago:
La tabla periódica que te dice para qué sirve cada elemento
La tabla periódica que muestra la utilidad real de cada elemento químico
Aprenderse la tabla periódica será más fácil a partir de ahora
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina