Euro eta euro-zentimoko txanponak metal desberdinen nahasketaz osatuta daude, aleazio desberdinez alegia.
1, 2 eta 5 euro-zentimoko txanponak kobrez (Cu) estalitako altzairuarekin eginak dira. Altzairua burdinaz (Fe) eta karbonoz (C) osatutako aleazioa da eta txanponei zailtasuna ematen die. Kobreak kolore gorrixka, disdira berezia eta korrosioaren kontrako estaldura ematen die. Kobrez estalitako altzairua marka erregistratua da: Copperweld (CCS, copper-covered steel, acero recubierto de cobre).
10, 20 eta 50 euro-zentimoko txanponak kobre (Cu, %88), aluminio (Al, %5), zink (Zn, %5) eta eztainuz (Sn, %2) osatutako aleazioz eginda daude. Nahaste honi "urre nordikoa (oro nórdico)" deritzo (baina ez dauka urrerik).
1 eta 2 euroko txanponak bi aleazio desberdinez osatuta daude:
- Urre koloreko atala (kanpoko atala 1 euroko txanponetan eta barruko atala 2 eurokoetan) nikel (Ni) eta letoi aleazio batez eginda dago. Letoia kobre (Cu, %75) eta zink (Zn, %25) metalez osatutako aleazioa da. Nikel-letoia nahaste hau oso gogorra da eta herdoilezina.
- Zilar koloreko atala, aldiz, kobre (Cu, %75) eta nikel (Ni, %25) nahastea da, aleazioa egonkortzen duten burdin (Fe) eta manganeso (Mn) metalen ezpurutasunekin. Aleazio hau itsasoko urak sortu dezakeen korrosioarekiko erresistentea da.
WEBGRAFIA:
http://www.quimitube.com/de-que-estan-hechas-las-monedas-de-euro-y-sucesivas
https://molesdequimica.wordpress.com/2013/10/31/de-que-estan-hechas-las-monedas/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina