2016(e)ko urriaren 23(a)

Anbarra eta elektrizitatea

Pertsonek aspalditik dute elektrizitatearen fenomenoa aztertzeko jakin-mina. K.a. 600. urtearen inguruan Tales de Mileto (K.a. 640-548) greziar filosofoak katu-larruz igurtzi zuen anbar erretxina zati bat eta luma zatiak erakarri zituen. Anbarrari elektron (elektroi) esaten dioten grekoz, horregatik fenomeno horri elektrizitatea esaten zaio. Informazio gehiago (eta experimentuak) Materiaren izaera elektrikoa.


Anbarra erretxina fosila horia da, opakua edo erdi gardena. Batzuetan intsektuak, loreak edo hostoak izaten ditu barnean, anbarra solidotu aurretik harrapatuta geratu zirelako. Bitxiak egiteko erabiltzen da.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina