Ozono-geruza estratosferan dago eta atmosferan ohi baino ozono-kontzentrazio handiagoa du. Hiru atomo oxigenoz
osatutako molekula da (O3); gizakientzat kaltegarria da arnastu ezkero, baina atmosferako goiko geruzetan mesedegarria da planetako bizidunentzat.
Bere eginkizun nagusia Lurra Eguzkitik datozen erradiazio ultramoreetatik babestea du; erradiazio ultramoreak kalte larriak eragin diezazkiguke larruazalean, okerrenean larruazaleko minbizia. Eguzki-izpiak, ozono molekulekin talka egitean, ez dira Lurrera iristen.
Azken hamarkadetan zientzialariak konturatu dira ozono-geruza gero
eta meheagoa dela; hau da, ozono-kontzentrazioa gero eta baxuagoa dela. Hori dela-eta,
handitu egin da lurrera iristen diren erradiazio ultramoreen kopurua.
Zientzialariek aztertu zuten zein zen ozono-kontzentrazioa hain nabarmenki jaistearen arrazoia eta erantzule nagusiak CFC (klorofluorokarbonatu)
konposatuak eta abioi supersonikoak zirela ondorioztatu zuten. CFC-ak
gizakiak sortutako konposatuak dira eta esprai, hozkailu eta aire
girotuko instalazioetan erabiltzen dira, gehienbat. 1987an, nazioarteko
itun bat sinatzea lortu zen, naziorik aurreratuenek 2000 urtetik aurrera
produktu horien ekoizpena eten zezaten. CFC konposatuek iraupen luzea
dutenez, urteak beharko dira neurri horien emaitzak ikusteko.
16 de septiembre, Día Internacional de la Preservación de la Capa de Ozono
NASA Earth Observatory - Antartic Ozone Hole
Ozono geruza beharrezkoa da
Ozono geruzarik gabe
Badirudi gauzak hobetuz doazela
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina