Bruselaseko Atomium izeneko egitura 1958ko Erakusketa Unibertsala antolatu zutenean inauguratu zen. Eraikin hau André Waterkeyn arkitektoak diseinatu zuen eta 103 metroko altuera du. Hasiera
batean, sei hilabetez irauteko eraikia izan zen, baina berehala
Bruselako oso toki turistiko bihurtu zen. Manneken Pis estatuatxoarekin batera, Bruselako ikur ezagunenetako bat da.
Egitura honek burdin kristal bat irudikatzen du, 165 mila milioi aldiz handiagoa. Altzairu eta aluminiozko 9 esferaz
osaturik dago. Esfera bakoitzak 18 m-ko diametroa du (9 m-ko erradioa) eta burdin atomo bat adierazten du. Baina burdin atomo baten erradioa 1,26 Å da. Eskala atomikoan metroa oso unitate handia da eta horregatik Ångström (Å) eta nanometro (nm) unitateak erabiltzen dira:
1Å = 10^(-10) m eta 1nm = 10^(-9) m, beraz 1nm = 10 Å
Unitateen arteko zenbakizko erlazioa kontutan hartuz, esfera bakoitzaren erradioa burdin atomoaren erradioa baino 7 mila miloi aldiz handiagoa da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina