2017(e)ko maiatzaren 11(a)

Kristalak eta geodak

Euskal Herriko Eskola Mailako 2. Kristalizazio Lehiaketan aurkezturiko maketa eta posterra ". Laborategian egindako kristalak eta geodak "oihanean, basamortuan eta ibaian".



2017(e)ko maiatzaren 4(a)

Kristalografia lehiaketa

Biologia eta Geologia ikasten ari diren Bigarren Hezkuntzako 4. mailako ikasleek Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateak antolaturiko 2. Kristalizazio Lehiaketa parte hartu dute www.facebook.com/CCEPV. Antolatzaileek diotenez:

"Helburu nagusia aktibitate zientifikoa DBHko eta Batxilergoko ikasletara eramatea da (beraiek protagonistak izanik) kristalen edertasunaz baliatuz. Kristalen erakargarritasuna eta hauen prestakuntzan dagoen problematika zientifikoa estimulutzat hartuz, metodo zientifikoa DBH eta Batxilergoko ikasleei barneratzeko ekintza bezala proposatzen da. Lehiaketa hau ikasleen artean jakin-mina garatzeko eta, kristal eder batzuk haziz, esperimentu zientifiko bat ulertzeko eta hobetzeko mekanismo aparta dela erakutsi da."


Lehiaketak hiru fase izan ditu:
  1. UPV/EHUko irakasleek parte hartzen duten irakasleak prestatuko dituzte baliabide zientifiko-didaktikoak emanez kristalizazio esperimentuak beraien ikasleekin egiteko.
  2. Eskola bakoitzean esperimentuen gauzatzea du helburu. Esperimentuak aurrera eramateko lehiaketaren organizazioak emango duen kit didaktiko bat eta ADPren (fosfato amonikoa) beharrezko materiala erabiliko da. ADP kristalak bakarka edo geodetan hazi ahal dira.
  3. Finala. Irakasleek hiru ikaslez osatutako taldeak egingo ditu eta beraiekin emaitzak aurkeztuko dituzte Zientzia Kongresu baten formatua erabiliz. Talde bakoitzak esperimentuetan lortutako kristalekin maketa bat aurkeztuko du eta  formatu zientifikoa duen poster batean lanaren helburuak, materialak, prozedura , emaitzak eta ondorioak azaldu beharko dute.
Bihar, maiatzak 5, azken fasea FINALA ospatzen da!!