2017(e)ko urtarrilaren 13(a)

Haurrentzako taula periodikoa

Keith Enevoldsen fisikari estatubatuarrak taula periodiko interaktiboa garatu du, taula periodikoa gazteei hurbiltzeko asmoarekin.


Taula honek 118 elementu kimiko zer diren eta zertarako erabiltzen diren  azaltzen du. Elementuaren sinboloa eta zenbaki atomikoaz gain, "kutxa" bakoitzak elementu bakoitzaren propietate fisikoak deskribatzen ditu eta gizakiek zertarako erabiltzen ditugun edo gertakari naturalak.


Edozein elementu aukeratzean, zenbait baliabide agertzen dira. Baliabide hauen bitartez, ikasleek elementu kimiko hauek parte hartzen duten prozesuak hobetu ulertuko dituzte. Elementuaren sinboloa eta eguneroko objektu bat erlazionatzen duen irudia erakusten da. Titanioa, adibidez, aireontziak egiteko erabili daiteke.


Dohanik kontsultatu daiteke Internet bidez eta PDF artxibo moduan deskargatu inolako kosturik gabe. Datuak deskargatzeko beste aukera batzu daude web orrian.

Informazio iturria:
Una tabla periódica interactiva para los más pequeños

Informazio gehiago:
La tabla periódica que te dice para qué sirve cada elemento
La tabla periódica que muestra la utilidad real de cada elemento químico
Aprenderse la tabla periódica será más fácil a partir de ahora



2017(e)ko urtarrilaren 2(a)

Euro txanponak, zerez daude eginda?

Euro eta euro-zentimoko txanponak metal desberdinen nahasketaz osatuta daude, aleazio desberdinez alegia.

1, 2 eta 5 euro-zentimoko txanponak kobrez (Cu) estalitako altzairuarekin eginak dira. Altzairua burdinaz (Fe) eta karbonoz (C) osatutako aleazioa da eta txanponei zailtasuna ematen die. Kobreak kolore gorrixka, disdira berezia eta korrosioaren kontrako estaldura ematen die. Kobrez estalitako altzairua marka erregistratua da: Copperweld (CCS, copper-covered steel, acero recubierto de cobre).
10, 20 eta 50 euro-zentimoko txanponak kobre (Cu, %88), aluminio (Al, %5), zink (Zn, %5) eta eztainuz (Sn, %2) osatutako aleazioz eginda daude. Nahaste honi "urre nordikoa (oro nórdico)" deritzo (baina ez dauka urrerik).

1 eta 2 euroko txanponak bi aleazio desberdinez osatuta daude:
  • Urre koloreko atala (kanpoko atala 1 euroko txanponetan eta barruko atala 2 eurokoetan) nikel (Ni) eta letoi aleazio batez eginda dago. Letoia kobre (Cu, %75) eta zink (Zn, %25) metalez osatutako aleazioa da. Nikel-letoia nahaste hau oso gogorra da eta herdoilezina.
  • Zilar koloreko atala, aldiz, kobre (Cu, %75) eta nikel (Ni, %25) nahastea da, aleazioa egonkortzen duten burdin (Fe) eta manganeso (Mn) metalen ezpurutasunekin. Aleazio hau itsasoko urak sortu dezakeen korrosioarekiko erresistentea da.

WEBGRAFIA:
http://www.quimitube.com/de-que-estan-hechas-las-monedas-de-euro-y-sucesivas
https://molesdequimica.wordpress.com/2013/10/31/de-que-estan-hechas-las-monedas/