2016(e)ko urriaren 23(a)

Anbarra eta elektrizitatea

Pertsonek aspalditik dute elektrizitatearen fenomenoa aztertzeko jakin-mina. K.a. 600. urtearen inguruan Tales de Mileto (K.a. 640-548) greziar filosofoak katu-larruz igurtzi zuen anbar erretxina zati bat eta luma zatiak erakarri zituen. Anbarrari elektron (elektroi) esaten dioten grekoz, horregatik fenomeno horri elektrizitatea esaten zaio. Informazio gehiago (eta experimentuak) Materiaren izaera elektrikoa.


Anbarra erretxina fosila horia da, opakua edo erdi gardena. Batzuetan intsektuak, loreak edo hostoak izaten ditu barnean, anbarra solidotu aurretik harrapatuta geratu zirelako. Bitxiak egiteko erabiltzen da.




2016(e)ko urriaren 16(a)

Lurrazaletik handienera eta handienetik txikienera



Parke batean askaria egiten ari den gizon baten iruditik abiatuz, kamera progresiboki urruntzen da 10 zenbakiaren potentziatan (lehenengo 10 metro, gero 100 eta horrela elkarren segidan). Ondorioz, mahai-zapia puntua izatera pasatzen da, gero parkea, Lurra, Eguzki-Sistema, Esne Bidea, Talde Lokala... Espazio guztia hutsaz betetzen da. Puntu batera iritsita, kamera itzuli egiten da abiadura handian mahai-zapiraino, gizonarenganaino eta bere eskuraino, eta hartan sartzen da partikula txikiagoetara hurbilduz.


Partiendo de la imagen de un hombre en una merienda campestre, la cámara se aleja progresivamente en potencia de 10 (primero 10 metros, después 100 y así sucesivamente) de tal manera que el mantel pasará a ser un punto, después lo será el parque donde se encuentra, luego la Tierra, el Sistema Solar, la Vía Láctea, el Grupo Local... Todo el espacio se llenará de vacío. Llegado a un punto de zoom, la cámara vuelve a gran velocidad hasta el mantel, el hombre y su mano, y se va introduciendo en ella, también en potencia de 10, de tal manera que nos acerca a partículas cada vez más pequeñas.


2016(e)ko urriaren 15(a)

Handienetik txikienera

NASA-ren bidaia ikaragarria, infinituki handia denetik, adierazezina den txikienera.

Un impresionante viaje de la NASA
desde lo infinitamente grande hasta lo indescriptiblemente pequeño.
Presentación PowerPoint